XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lanbide heziketa

Prematrikulatutako ikasleen kopuruak, 53.305 azken urteotako gorako joera baieztatzen du.

Sarekako banaketa hau da:
%43 Sare Publikoa
%57 Sare Pribatua

Hizkuntz Ereduka berriz, honako hau:
%82 A Eredua
%2 B Eredua
%3 D Eredua
%13 X Eredua

Sarekako banaketa, oro har, azken urteotakoa bezala mantentzen da.

Azpimarratzekoa da euskalduntze prozesuaren aurrerakada inportantea: B eta D Ereduak ehuneko puntu bat igotzen dira, A Eredua %70,3tik %82ra pasatzen da eta X Eredua era nabarian jaisten da (%26,6tik %13ra).

2.2. GIZA BALIABIDEAK ETA BALIABIDE MATERIALAK

Eskariaren beharrei egokitutako hezkuntz eskaintza bermatzeko, zenbait baliabide jartzen dira Hezkuntz Sistemaren Zerbitzura.

Baliabidez hornitzerakoan maila ezberdinean eskuhartzen du Euskal Hezkuntz Administrazioak, Sareen arabera.

Orokorki hartuta, Administrazioak Sare Pribatua eta Ikastolak diruz laguntzen ditu, irakaskuntza ez-publikoak dohaintasunaren bidetik aurrera egiten duela garantizatzeko.

Sare Publikoan, baliabideen arazoan, zuzenean parte hartzen du Administrazioak.

Testuinguru honetan, interesgarria da Sailak gai honetan egin duen ahalegina ezagutzea, ikasturte berriari begira.

Irakaslegoa

Hezkuntz Sistemaren bilakaerak zera eskatzen du, bai kualitatiboki eta bai kuantitatiboki, dauden giza baliabideak Sistemaren behar berriei egokitzea.

Hezkuntz fluxuen dinamikak, behera doazen jaiotza-tasek eraginda, berehalako egokitu beharra dakar, ikasle / irakasle ratioan oinarrituz.